Slide 1 Slide 2 Slide 3

Santa Ageda bezperako koplak

  • 10-02-2010

El pasado día 4 de Febrero celebramos en el barrio la víspera de Santa Agueda. Fue una noche muy bonita y llena de ilusión en la que participamos muchas personas, y recogimos 167,00€ que se han destinado a la cuenta de Médicos sin fronteras para Haití. ¡Muchas gracias por vuestra participación y colaboración!Otsailaren 4an Santa Ageda bezpera ospatu genuen auzoan. Lehenengo urtea izan bada ere, koplak kantatzen hasterako Santiago plazan (Tahona atzekoa) auzokide eta lagun ugari elkartu ginen eta horrek izugarri poztu gintuen.Santa Ageda bezperako koplak herri eta auzo askotan kantatzen dira eta gure auzoan ere ohiturarekin  jarraitu eta Santa-eskean aritzea pentsatu genuen. Prestaketa lanekin hasi eta makilak hartzeko mendira joan eta, koplak ikasteko, bi entsaio egin genituen. Entsaioetan oso giro ona izan genuen eta eguna iristerakoan ilusioz beterik abiatu ginen plazara. Santiago plazan elkartu ginenean familia asko hurbildu ziren eta baita koplak kantatzen hasi ere. Ondoren, ibilbidean zehar lagun asko izan genituen kantari eta baita maindirea pasatzen ere. Maindirean 167,00€ bildu genituen eta horiek Mugarik gabeko medikuek Haitirako ireki duten kontuan sartu ditugu.Oso gau polita izan zen eta Santa-eskean ibili ginen guztiok eskerrak eman nahi dizkizuegu gurekin kantatu eta dirua emateagatik. Mila esker denoi eta animatu zaitezte datorren urtean ere parte hartzen!!!! Eskerrik asko!!

Riberas - Coro de Santa Ageda

El pasado día 4 de Febrero celebramos en el barrio la víspera de Santa Agueda. Fue una noche muy bonita y llena de ilusión en la que participamos muchas personas, y recogimos 167,00€ que se han destinado a la cuenta de Médicos sin fronteras para Haití. ¡Muchas gracias por vuestra participación y colaboración!

Otsailaren 4an Santa Ageda bezpera ospatu genuen auzoan. Lehenengo urtea izan bada ere, koplak kantatzen hasterako Santiago plazan (Tahona atzekoa) auzokide eta lagun ugari elkartu ginen eta horrek izugarri poztu gintuen.

Santa Ageda bezperako koplak herri eta auzo askotan kantatzen dira eta gure auzoan ere ohiturarekin  jarraitu eta Santa-eskean aritzea pentsatu genuen. Prestaketa lanekin hasi eta makilak hartzeko mendira joan eta, koplak ikasteko, bi entsaio egin genituen. Entsaioetan oso giro ona izan genuen eta eguna iristerakoan ilusioz beterik abiatu ginen plazara. Santiago plazan elkartu ginenean familia asko hurbildu ziren eta baita koplak kantatzen hasi ere. Ondoren, ibilbidean zehar lagun asko izan genituen kantari eta baita maindirea pasatzen ere. Maindirean 167,00€ bildu genituen eta horiek Mugarik gabeko medikuek Haitirako ireki duten kontuan sartu ditugu.

Oso gau polita izan zen eta Santa-eskean ibili ginen guztiok eskerrak eman nahi dizkizuegu gurekin kantatu eta dirua emateagatik. Mila esker denoi eta animatu zaitezte datorren urtean ere parte hartzen!!!! Eskerrik asko!!