Slide 1 Slide 2 Slide 3

SANTA AGEDA KOPLAK 2011

  • 02-02-2011

Pasa den ostiralean, otsailak 4, ekarri genuen auzora bigarren urtez Santa Ageda bezperako koplekin lotutako ohitura. Ekintza polita eta kantuan aritu ginon guztion bihotzean lekutxo bat duena da hau, eta aurtengoan ere oso gustora aritu gara gure eztarriak astintzen. Ostiral arratsaldeko giroa gure aldeko, hainbat auzokide izan ginen gure auzoko kale eta plazetan barrena makilak eta kriseilua lagun betiko koplak abesten. Entsaio egunean agertu zien lagunez gain beste zenbait haur, gazte eta heldu ibili ginen auzokideon eskuzabaltasuna goraipatzen, eta horren ondorioz diru apur bat biltzea lortu genuen. Jasotako dirua, aurtengoan ere, Haitin dagoen egoera tamalgarria hobetzen laguntzeko proiektuak garatzen dituen Gobernuz Kanpoko Erakunde batera bideratuko dugula esan nahi dizuegu. Eskerrik asko guztioi ohitura zaharrari eusten laguntzeagatik eta animatu zaitezte hurrengo batean berriz ere antolatuko ditugun beste hainbatetan parte hartzen!!! Bihotzez agur, ongi etorri, egun bikain bat dizuela.....


Pasa den ostiralean, otsailak 4, ekarri genuen auzora bigarren urtez Santa Ageda bezperako koplekin lotutako ohitura. Ekintza polita eta kantuan aritu ginon guztion bihotzean lekutxo bat duena da hau, eta aurtengoan ere oso gustora aritu gara gure eztarriak astintzen.

Ostiral arratsaldeko giroa gure aldeko, hainbat auzokide izan ginen gure auzoko kale eta plazetan barrena makilak eta kriseilua lagun betiko koplak abesten. Entsaio egunean agertu zien lagunez gain beste zenbait haur, gazte eta heldu ibili ginen auzokideon eskuzabaltasuna goraipatzen, eta horren ondorioz diru apur bat biltzea lortu genuen. Jasotako dirua, aurtengoan ere, Haitin dagoen egoera tamalgarria hobetzen laguntzeko proiektuak garatzen dituen Gobernuz Kanpoko Erakunde batera bideratuko dugula esan nahi dizuegu.

Eskerrik asko guztioi ohitura zaharrari eusten laguntzeagatik eta animatu zaitezte hurrengo batean berriz ere antolatuko ditugun beste hainbatetan parte hartzen!!!

Bihotzez agur,

ongi etorri,

egun bikain bat dizuela.....